Lege-oharra

DATU PERTSONALEN BABESARI BURUZKO LEGE ORGANIKOA 15/99 DBLO

Ongi etorri EUSKADIKO KIROL PORTUEN web-orrira

Webgune hau EUSKADIKO KIROL PORTUAK erakundearena da (IFK: A-95122057. Arabako Merkataritza-Erregistroan inskribatuta dago: 1.087. liburukia, 5. folioa, 8. atala, VI-9310 orrialde-zenbakia, 4. inskripzioa).

Jabetza intelektuala

Webgune honetako edukiak (testuak, irudiak, soinuak, animazioak, etab.) eta diseinu grafikoa zein iturburu-kodea jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako legediak babesten ditu, EUSKADIKO KIROL PORTUAK sozietatearen alde babestu ere. Beraz, EUSKADIKO KIROL PORTUAK sozietatearen berariazko baimenik gabe, erabat debekatuta dago bertako edukiak, osorik zein zati bat, erreproduzitzea, banatzea edo jendaurrean zabaltzea.

Webaren edukia eta loturak

Ez da EUSKADIKO KIROL PORTUAK erakundearen erantzukizuna izango erabiltzaileak gure webguneko edukiak txarto erabiltzea; edukietara sartzen den edo edukiak erabiltzen dituen pertsonarena izango da erantzukizuna. Era berean, ez da gure erantzukizuna izango webgune honetako loturen edo bilatzaileen bidez irekitako beste webguneetan dagoen informazioa.

Web-orriaren eguneratzea eta aldaketa

EUSKADIKO KIROL PORTUAK sozietateak webguneko informazioa zein webgunearen konfigurazioa eta itxura aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea du, aurretiaz jakinarazi gabe, eta horregatik inolako erantzukizunik hartu gabe.

Alderdi teknikoei buruzko oharrak

Ez dira EUSKADIKO KIROL PORTUAK erakundearen erantzukizunekoak izango Internet sarerako konexioan erabiltzailearen ekipamendu informatikoetan sor daitezkeen akats teknikoak edo matxurak; ezta hirugarren batzuek, EUSKADIKO KIRO PORTUAKen kontroletik kanpo dauden legez kanpoko sarreren bidez, eragin ditzaketen kalteak ere. Gureak ez diren iturrietatik datorren informazioa ematen dugunean ere, ez da gure erantzukizuna izango informazio horretan egon daitezkeen akatsen, hutsegiteen edo ez-egiteen ondorioz erabiltzaileak izan ditzakeen kalteak edo galerak.

Pribatutasun politika

Erabiltzaileek web orri honetan emandako datu pertsonalak titularren eskubideak begirunez tratatzea hitzartzen du EUSKADIKO KIROL PORTUAK erakundeak, unean uneko indarreko datuen babesari buruzko araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Erabiltzaileen arloa, harremanetarako formularioa eta erabiltzaileari zerbitzua ematen zaion web orriko beste gune batzuk direla-eta, erabiltzaileak bere datu pertsonalak eman behar ditu eskaturiko zerbitzua kudeatu ahal izateko. Datuak biltzeko webeko formulario bakoitzak datuak babesteko politikarako esteka du, eta esteka horretan beren beregi eman behar da baimena laukitxo egokiaren bidez, betetzat hartzeko eta bidaltzeko prozesua osatu ahal izateko.

Datuak babesteko politika aldatu ahal izango da legerian izan litezkeen aldaketetara egokitze aldera, baita kontroleko agintariek emandako irizpideetara ere.

Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu, aurkaratu, tratamendua mugatu eta eramangarritasunerako eskubideak baliatu ahal izango ditu erabiltzaileak banako erabakia automatizatuen aurrean, zuzendaritzari zuzendutako posta elektronikoaren bidez (lopd@ekpsa.eus), edo arestian adierazitako posta helbidea erabilita.

Cookie-en politika

Lege-abisuaren eta EKPren pribatutasun-politikaren parte da cookien politika. Webgunean sartzeak eta nabigatzeak edo bertako zerbitzuak erabiltzeak lege-abisuan ezarritako baldintza orokorrak onartzea dakar (eta horrenbestez pribatutasun-politika eta cookie-en politika onartzea). Edonola ere, jakinarazi nahi dugu EKP dela cookie-en arduraduna, baita hirugarren batzuen cookie-en bitartez lortutako datuen tratamenduaren arduraduna ere. EKPk hartuko ditu jasotako informazioarekin lotzen den helburuari, edukiari eta tratamendu-erabilerari buruzko erabakiak.

Zer da cookie bat?

Cookie-ak fitxategi txikiak dira, Interneten nabigatzeko erabiltzen duzun gailuan biltegiratzen direnak. Fitxategi horiek web-orria bisitatzen den maiztasunari buruzko informazioa, nabigatzeko zure lehentasunei buruzko informazioa eta gehien interesatzen zaizun informazioa gorde dezake. Horrek aukera emango digu http://www.ekpsa.eus/ webgunera sartzen zaren bakoitzean webgunearen kalitatea eta erabilgarritasuna hobetzeko. Cookie-ak funtsezkoak dira Interneten funtzionamendurako; ezin diote erabiltzailearen tresneriari/gailuari kalterik eragin eta, nabigatzailearen konfigurazioan aktibatuta badaude, http://www.ekpsa.eus/ webgunearen funtzionamenduan gerta daitezkeen erroreak identifikatzeko eta konpontzeko laguntzen dute.

http://www.ekpsa.eus/ webguneak cookie-ak erabiltzea

EKPk webgunearen funtzionamendu zuzenerako cookie-ak eta jarduera-fitxategiak erabiltzen ditu, eta horiei esker erabiltzaileek haien nabigazioan egindako jarduera ezagut dezake. Inolako cookie-ak ezin du disko gogor bateko informazioa atera edo informazio pertsonala lapurtu. Cookie-ak erabiltzea onartzen ez baduzu, mesedez konfigura ezazu web-nabigatzailea cookie-ak tresnerian instala ez daitezen eta/edo cookie-ak erabil ez daitezen. Dena dela, hala konfiguratuta badago, jakinarazi nahi dizugu ezin izango dela webgune hau behar bezala erabili. Gure webguneak hirugarren batzuen cookie-ak erabiltzen ditu (zure nabigatzaileak biltegiratzen dituen testu-fitxategi txikiak), eta horien bidez zu ezagutu eta zerbitzu hobea eskaini nahi du.

Google Analytics-en cookie-ak

Webguneak Google Analytics zerbitzua erabiltzen du. Zerbitzu hori Google, Inc. konpainiak egiten du –entitate horren helbide nagusia da: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Ameriketako Estatu Batuak (“Google”).

Erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten aztertzen laguntzeko cookie-ak erabiltzen ditu Google Analytics-ek. Cookie-ek webgunearen erabilerari dagokionez sortzen duten informazioa (IP helbidea barne) zuzenean igorriko zaio Google-i, eta horrek Estatu Batuetako bere zerbitzarietan artxibatuko du. Google-ek informazio hori gure kontura erabiliko du, webgunearen erabileraren arrastoari jarraitzeko. Webgunearen jarduerari buruzko txostenak bilduko ditu, eta webgunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin lotzen diren beste zerbitzu batzuk egingo ditu. Google-ek informazio hori hirugarren batzuei helaraz diezaieke, legeriak hala eskatzen duenean edo hirugarren horiek informazioa Google-en kontura prozesatzen dutenean. Hala bada, Google-ek ez du zure IP helbidea eta Google-ek duen beste edozein datu lotuko.

Webgune hau erabiltzean Google-ek zure informazioa tratatzea baimentzen duzu, betiere lehentxeago adierazitako moduan eta helburuekin.

Cookie analitikoak

Hartara, aztertzeko cookie-ak erabil daitezke segidako bisitaldietan zu ezagutzeko, zure azken bisitaldiaren datari eta orduari buruzko informazioa lortzeko, webgunearen beraren barruan zenbait trafiko-parametro neurtzeko, eta egindako bisitaldi kopurua kalkulatzeko. Horrela, zerbitzuak modu eraginkorragoan finkatu eta doitu ahal izango ditugu.

Cookie-ak saihesteko erabiltzailearen konfigurazioa

http://www.ekpsa.eus/ webgunetik, eta indarrean dagoen legeria betetzekotan, zure esku jartzen dugu zure Interneteko nabigatzailea/nabigatzaileak konfiguratzea ahalbidetuko duen eta, hala, cookie-ei dagokienez pribatutasuna eta segurtasuna mantentzea ahalbidetuko duen informazioa. Hori dela eta, zure esku jartzen dugu nabigatzaile nagusien informazioa eta horien euskarri ofizialen webguneetarako estekak, cookie-en erabilera onar dezazun edo errefusa dezazun.

Hartara, nabigatzailearen konfigurazio-tresnen bitartez blokea ditzakezu cookie-ak, edo zure nabigatzailea konfigura dezakezu zerbitzari batek cookie bat gorde nahi duenean jakinaraz diezazun:

Harpidetu gure buletinean eta albiste garrantzitsuenak jasoko dituzu