Itzuli berrien zerrendara
2016-08-17

Zumaiako portuaren sorospen lanak lau hilabetetan zehar egingo dira

 

  • “Sainz eta Moyua” Enpresetako Aldi Baterako egiten ditu
  • Eusko Jaurlaritzak 2.397.925 euro inbertitzen ditu

VG 2016 08 17

Zumaiako portuko babes moila indartzeko lanak joan den uztailaren 28an esleitu zitzaizkion VIUDA DE SAINZ  eta MOYUA enpresek eratutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteari, 2.397.925,02 €-ren truke (BEZ barne), eta 4 hilabetean egiteko. Lanak, TYPSA ingeniaritza etxeak idatzi duen Proiektuaren arabera gauzatuko dira.

 

Egin beharreko lanek, moilan indartu behar diren bi partetan zentratuko dira: Kokotea indartzea eta zabaltzea. Kokotearen zabalera hormigoia erabiliz handituko da itsaso aldera, grabitatearen bitartez erresistentzia gehiago emateko olatuen bultzadaren aurrean. Zabaltze berriak une honetan dagoen estrukturarekin ahalik eta modurik monolitikoenean lan egin dezan, 150 mm-ko diametroko 986 ml mikropilote eta multzo osoa josiko duten 32 mm-ko ainguraketako 3.000 barra erabiliko dira; eta, bigarrena, Enborraren eta muturraren kanpoko Ezponda eta barruko Ezpondaren azken zatia: dentsitate handiko 40 tn-ko 178 hormigoi bloke eta 50 tn-ko 40 bloke jarriko dira.

 

Une honetan kontratista hormigoizko blokeak egiten ari da Zumaiatik 5 km-ra dauden kanpoko instalazioetan. Aurreikuspenen arabera irailaren erdialdean hasiko dira blokeak jartzeko lanak. Hori izan daiteke herritarrentzat eragozpen gehien sor dezakeen partea, bloke bakoitza kamioi batek eraman beharko baitu. Ahaleginak egingo ditugu kamioiek oinezkoen joan-etorri gutxien dagoen orduetan zirkula dezaten. Hala ere, irailetik aurrera, aurreikusitako epeak betetzeak izango du lehentasuna.

 

“Moila ixteak eta indartze lanek eragiten dituzten eragozpenak barkatzeko eskaria egiten dizuegu. Herritarren eta udalerri honetako itsas, kirol eta merkataritza jarduera babesten eta ahalbidetzen duten azpiegituren segurtasuna bermatzeko ari gara lanean” Almudena Ruiz de Angulo zuzendaria esan du.