Itzuli berrien zerrendara
2016-09-19

Urtearen hasieratik orain arte, EKPak kudeatutako Euskadiko kirol-portuek iragaitzazko 2.073 ontzi hartu dituzte; beraz, % 20ko gehikuntza egon da

  • Frantsesak, espainiarrak, ingelesak, alemaniarrak eta belgikarrak daude 18 herrialdeen rankingaren buruan: Holanda, Danimarka, Suedia, Hegoafrika, Polonia, Irlanda, Hong Kong, Finlandia, USA, Norvegia, Suitza, Kanada eta Andorra.
  • Guztira, EKParen instalazioetan 3.539 gau eman dituzte, ia 2 eguneko batez bestekoarekin. Halaber, Zumaia edo Getxo bezalako Euskadiko beste portu batzuek ere bisitatzen dituzte.
  • Abuztua izan da bisita gehian jaso dituen hilabetea: 967; uztailean 637, ekainean 196 eta irailean 108; baina urteko gainerako hilabeteetan ere egoten da mugimendua.
  • Getariako portuak hartu du ontzi-kopuru handiena: 483; Mutrikuk 455, Hondarribiak 414, Donostiak 404, Bermeok 241 eta Oriok 77.

VG 19 09 16

Itsas-turismoan udako denboraldia amaitzeko gutxi falta da, eta EKP-Euskal Kirol Portuak erakundearen bidez kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren portu-azpiegiturek, oraingoz, iragaitzazko 2.073 ontziren bisita erregistratu dute. Bertako tripulatzaileek, batez beste, ia bi gau eman dituzte bertan. Nagusiki frantsesek, espainiarrek eta ingelesek bisitatu dute Euskal kostaldea, baina, besteak beste, Suediatik, Hong Kongetik, Kanadatik edo Holandatik etorritakoak ere egon dira bertan. Hortaz, iazko datuekin alderatuz, % 20ko gehikuntza egon da.

Bitxikeria gisa, EKParen euskal portuetan zazpi egunez Suitzako eta Andorrako ontzi bana egon direla –kostalderik gabeko herrialdeak baina beste portu batzuetan basea duten ontziak– azpimarratu behar da.

“EKPak Hondarribiko, Donostiako, Orioko, Getariako, Mutrikuko eta Bermeoko portuak kudeatzen ditu, eta Eusko Jaurlaritzaren enpresa publiko honek hainbat lankidetza-hitzarmen sinatuta ditu Nouvelle Aquitaine eskualdearen mende dauden Euskal Herriko beste portu batzuekin. Gainera, aurten, Donejakue Bidera kabotajea sustatzen duen “Navega el Camino” izeneko kultur ekimen berria jarri da martxan. Honek, Passport Escales-en sustapenekin batera, itsas-turismoak jarduera zabalagoa izan dezan lortzen du, Europako Batzordeak sustatzen duen bezala” adierazi du Edurne Egaña EKParen zuzendariak.

Hondarribiko instalazioetan bisitarien kopurua mantentzen den bitartean, Getarian eta Mutrikun kopuru hori izugarri igo da. Horretan asko lagundu dute udan izandako eguraldi onak eta  Juan Sebastián Elkano portuaren pantalanetarako sarrera-baldintza egokiek. Donostiak ere bere kortesiazko pantalan berriak estreinatu ditu 404 ontziren amarradurarekin. Urtea amaitu bitartean kopuru hori handitu egingo da.

Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailburuordeak honakoa azpimarratu du: “atlantiar itsasaldeko itsas-turismorako Euskadik eta Nouvelle Aquitaniak egiten duten 500 kilometroko kostaldeko eta 9.000 amarradurako eskaintza. Jada luzatuta dagoen gure Euroeskualde honek 9 milioi biztanle ditu eta, bere barruan, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldeek erakargarritasun ukaezina dute. Jarduera hau Batasunak sustatzen du eta garatzeko aukera handiak ditu”.