Pribatutasun politika

Pribatutasun-politika honen helburua EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k datu pertsonalak tratatzeari buruzko informazioa eskaintzea da, interesdunek dituzten eskubideak deskribatzearekin batera, Datuak Babesteko Araudi Orokorrak (DBAO) xedatutakoarekin bat.

Arduradunaren nortasuna eta harremanetarako datuak

EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. (IFK: A-95122057) da ondoren aipatuko diren datuak tratatzez arduraduna.Berarekin harremanetan jartzeko, hurrengo kanalak erabil daitezke:

Xedeak, oinarri juridikoak eta hartzaileak deskribatzea

EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k Tratamenduari buruzko Jardueren Erregistroa du, bera arduraduna izanez gero, eta horretan tratamenduaren helburuak, legeztatzen dioten oinarri juridikoak eta DBAOk 30. artikuluan aurrez ikusitako gainerako elementuak zehazten dira.Ondoren, webgune honen bidez egindako tratamenduak eta erabiltzaile, hornitzaile eta gainerako eragileekin zerikusia duten bestelakoak aipatuko dira, bere zeregina betetzeko harremanak mantentzen badira:

Behar bezala justifikatu ostean, interesdunak Tratamenduari buruzko Jardueren Erregistroa zehatzago ezagutu behar badu, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. erakundean eska dezake 1. atalean identifikatutako edozein kanalez baliaturik.

Datuen nazioarteko eskualdaketak

Bideoak, irudiak eta bestelako datu pertsonalak sare sozialetan argitaratzeari dagokionez, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k Facebook Inc. enpresaren zerbitzuak erabiltzen ditu. Aipatu erakundeak bere egoitza Estatu Batuetan du eta EU-US Privacy Shield akordioa sinatua du. Beraz, konpainiaren jarduerak zabaltzeko sare sozialetan datuak argitaratzea datuen nazioarteko eskualdaketa da eta Europar Batzordearen moldapen-erabakiak babesten du, Datuak Babesteko Araudi Orokorrak (DBAO) xedatutakoarekin bat.

Datuak kontserbatzea

Tratamendu bakoitzean datuak zehaztutako harremanak mantentzen diren bitartean gordeko dira eta, gero, legez aplikagarriak diren epeetan eta helburua betetzeko, baita helburuaren eta datuak tratatzearen ondorioz izan daitezkeen erantzukizunak zehazteko ere beharrezkoa den denboran.Bakarrik tratamendu bakoitzerako behar diren datuak eskatuko dira.

Eskubideak erabiltzea

1. atalean identifikatutako edozein kanal erabiliz idazki baten bitartez datu pertsonalen interesdunak edo titularrak hurrengo eskubideak erabil ditzake araudiak aurrez ikusitako egoera eta baldintzatan:

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak bere nortasuna egiaztatzen duen agiri ofizialaren kopia aurkeztu beharko du.

Pribatutasun-politika eguneratzea

Datuak babesteko politikaren edukia egokitu ahal izango da, izan daitezkeen legedi-aldaketetara eta kontrol-agintaritzak emandako irizpide nahiz ikuspegietara egokitu behar bada.

Pribatutasun-politika azkenekoz 2019ko ekainaren 24an eguneratu zen.

Harpidetu gure buletinean eta albiste garrantzitsuenak jasoko dituzu