Zer da EKP

Itsasora noa, eta nire ekintzek esango dute nor naizen.

Marinelen atsotitza

EKPren helburua Euskadiko portuak eta itsasoko kirol-instalazioak eta horiek dakartzaten zerbitzuak planifikatzea, kudeatzea, sustatzea eta ustiatzea da.

Euskadiko Kirol Portua, SA Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da, 2000. urtean eratu zena EAEko kirol-dartsena eta -portu guztiak kudeatzeko xedez. Urte ugariz nabigatu ostean, esan dezakegu gaur egun EKPk kalitate osoan, ingurumenaren iraunkortasunean, berdintasunean eta erantzukizun sozialean oinarritutako kudeaketa-sistema duela, aisialdi-nautika integratzeko xedea duena, portu-guneen garapen sozialari eta ekonomikoari laguntzeko asmoa izateaz gainera.

Molla-Hondarribiko, Hondarribiko, Donostiako, Orioko, Getariako, Debako, Mutrikuko, Mundakako, Bermeoko, Armintzako eta Plentziako kirol-portuek eta -dartsenek, guztira, 6 eta 16 m arteko luzera duten ontzientzako ia 3.500 amarradura dituzte, eta, azalera osoa ia 28.000 m2-koa da, konponketetarako eta negua pasatzeko egokiak diren gune teknikoz betetakoa.

EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.,
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako sozietate publikoa da.
Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Deba, Mutriku, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia.
EKPk honako kirol-portu hauek kudeatzen ditu: Molla-Hondarribia, Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Deba, Mutriku, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia.
  • Kudeaketaren bikaintasuna

    EKPk gogor lan egiten du kudeaketaren bikaintasuna lortze aldera, ingurumen-iraunkortasunarekin, etengabeko hobekuntzarekin, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin eta erantzukizun sozialarekin lotutako irizpideetan oinarritutako kudeaketa-sistema oso baten bidez.

  • % 100eko okupazioa

    Gaur egun, EKPk kudeatutako portu guztiak beteta daude.

  • Jarduera gardena

    Kudeaketaren ezaugarri nagusiak hauek dira: jarduera gardena, etengabeko arreta eta arreta pertsonalizatua.

Gizarte-erantzukizuna eta balio-apustua

Erantzukizun soziala kirol-portuek eskaintzen dituzten aukerak herritar guztiei eskaintzera bideratuta dago. Ildo horretatik, esan behar da EKPrentzat oso garrantzitsua dela gure portu guztiak irisgarriak izatea pertsona guztientzat, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko lan egiten dugula.

EKPk berak kudeatzen dituen portuetan itsas eta kirol-jarduerak antolatzen laguntzen du. Eta laguntza hori ez da ekonomikoa soilik izaten; langileak eta instalazioak dohainik uzten ditu baita ere.

EKPk Eusko Jaurlaritzaren politika turistikoetan parte hartzearen aldeko apustua egin du, eta harreman estuagoak izan nahi ditu toki erakundeekin eta mugaz gaindikoekin, gure portuek itsas eta kirol-turismoa iristeko ate gisa duten potentziala sustatze aldera. Kirol-portuak gure herrialdera sartzeko ate gisa. Kontuan hartu behar da gure portuetan iragaiteko ontzien 2.500 eskalatik gora egiten direla, eta 4.000 ostatu-gau baino gehiago. Hortaz, 10.000 pertsonatik gora sartzen dira gure herrialdera gure kirol-portuetatik. Gainera, egoera horrek goranzko joera duela ikusten da. Frantziako, Ingalaterrako eta Iparraldeko Europako ontziak gure portuetan lehorreratzen dira haien bidaietan.

Kudeaketa-politika

Ziurtagiriak

Elkarteak

  • Foro marítimo vasco

    Euskal Herriko Itsas Foroa

    Euskal Herriko Itsas Foroa 1993an irabazi-asmorik gabe sortutako erakunde bat da eta 1999tik Eusko Jaurlaritzak Kluster gisa onartu du. Euskal Herriko Itsas Foroa enpresek, elkarteek eta erakundeek osatzen dute eta bere zeregina euskal itsas sektoreko enpresen ordezkaritza, defentsa, sendotzea, sustapena eta lehiakortasunaren hobekuntza dira.

  • Euskaquitaine

    Euskaquitaine elkartea

    Euskaquitaine elkarteko kideak gara, gure kirol-portuak eta turismo nautikoa sustatzeko.

  • Euskaquitaine

    APPA

    2008. urtetik APPA (Atlantikoko Itsas eta Kirol Portuen Elkartea) elkarteko kideak gara, harremanak ezartzeko eta gure bezeroentzako zerbitzu-politikak garatzeko elkarrekin.

  • Passeport Escales

    Passeport Escales

    Passseport Escale nabigatzileaen GIDA da. Britainia Haundiko ekialdeko kostaldetik Italiara bitartean, Frantzia eta Espainiar kostaldeak zeharkatuz, bisitariak hartzeko prest dauden ia ehun portu biltzen ditu. Passeport en printzipioa erraza da: zeharkaldia egitera atera baino lehen abisatzen badiguzu, geldialdia egiten duzun portuetan gaua igarotzea oparituko zaizu.

  • North Marinas

    North Marinas

    Euskadi, Cantabria, Asturias eta Galiziako kirol portuen sare bat da; NAVEGA EL CAMINO-SAIL THE WAY ekimena ahalbidetu eta bultzatzen duena.

Harpidetu gure buletinean eta albiste garrantzitsuenak jasoko dituzu