Itzuli berrien zerrendara
2020-04-22

Nota informativa

Erabiltzaile agurgarria:

Martxoaren 14-ko 463/2020 Errege Dekretoak, zeinak Covid-19-ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko alarma egoera ezartzen duen, eta haren luzapenek ezartzen dituzten pertsonen mugikortasunerako mugen aurrean, zeinek gure istalazioei eragiten dieten, zenbait erabiltzaile azaltzen ari den egonezinaren aurrean ondorengoa jakinarazten dugu:

EKP-k kudeatzen dituen aisialdiko nautika-istalazioak egokiro bertaratuak daude gure marineria-pertsonalaren eskutik; alarma egoeraren unerik muturrenekoenean ere ez da hauek bertaratzeari utzi.

Alarma egoerak irauten duen denborarako gure langileek egin beharreko lanak berikusi egin dira eta pantalanak, amarrak eta ontziak ikuskatzeko erronden maiztazuna eta zorroztazuna haunditu egin da eta antzematen den edozein intzidentzia edota balizko arrisku-egoera bertaratzen dira.

Ontzietako intzidentziaren bati gure kabuz aurre-hartu ezin badiogu jabearekin harremanetan jartzen gara elakarrekin konponbidea koordinatzeko.

Erabiltzaileren batek bere ontzian edo honen elementuren batetan berrikuspen zehatzen bat egitea beharrezkotzat jotzen badu bere portuarekin telefonoz harremanetan jarri eta marineriako pertsonalarekin koordinatu ahal du nola egin.

Erabat apartekoa eta larritasun izugarrizkoa den eogera baten aurrean denon elkarlana eta ardura berretsi nahi dugu. Egoera honetatik ahal den azkarren eta hobekien ateratzeko denon elkartasuna eta ulermena beharrezkoak izango dira eta zuen lasaitasunari dei egiten diogu.

Adeitasunez,

Zuzendaritza.