Itzuli berrien zerrendara
2021-04-20 Donostiako portua

PLAZO SUBSANACION. Donostiako Kirol-dartsenan 7. zerrendako laketontzietarako amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko deialdi publikoa.

Donostiako Dartsenan amarralekua erabiltzeko emakida bat eskatu duten pertsona guztiei jakinarazten zaie 2021eko maiatzaren 13an argitaratu dela EKPren Donostiako egoitzetako iragarki-taulan (Kamingaintxo plaza z/g, Portaaviones eraikina, 20003 Donostia) aurkeztutako dokumentazioaren eta eskaeren zuzenketaren jakinarazpena. Euskadiko Kirol Portuak erakundearen zuzendariaren 2021eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bederatzigarren oinarriko I. eranskinean ezartzen den moduan. Ebazpen horren bidez, Donostiako kirol-dartsenako 7. zerrendako laketontzietarako amarralekuak erabiltzeko emakidak esleitzeko prozedurari hasiera ematea erabaki zen, deialdi publiko bidez.

 

Akatsak zuzentzeko epea 10 egunekoa izango da, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Maiatzaren 14tik 25ra, biak barne.

 

Gaia: Donostiako Kirol-dartsenan 7. zerrendako laketontzietarako amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko deialdi publikoa.

2021eko apirilaren 21ean, Donostiako Kirol-dartsenan 7. zerrendako laketontzietarako amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko deialdi publikoa argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Eskabide-orria deskarga dezakezu erantsitako estekan.

 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

 

Eskabideak aurkezteko epea apirilak 21tik maiatzak 10 arte izango da, biak barne.

 

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 21a

 

Edurne Egaña Manterola
Zuzendaria