Itzuli berrien zerrendara
2021-11-30

LEKEITIOKO KIROL-PORTUKO OBRAK HASI AURRETIK BERTATIK ONTZIAK ATERATZEKO ESKARIA ETA PROPOSAMENA

Euskadiko Kirol Portuak- EKP-k- Lekeitioko kirol- portua osorik eraberrituko du.

Lan horien  lizitazio-prozedura amaituta, abenduan ekingo zaie obrei.

Lan horiek egiteko beharrezkoa da bertan atrakatuta dauden itsasontzi guztiek instalazioak uztea abenduaren 25-erako.

Horretarako, eta zuen ontziak atrakatzeko aukera bat eskeintze aldera, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak eta Euskadiko Kirol Portuak erakundeak, kudeatzen ditugun kirol-portuetariko batean zuen ontziak amarratzeko aukera ematen dizuegu, Lekeitioko amarralekuarengatik ordaintzen duzuen kuota mantenduz.

Beraz, aukera horretan interesa duten erabiltzaileek, Lekeition amarratuta egon litezke abenduaren hasiera arte eta guk adierazitako portuan, egun horretatik aurrera, obrak amaitu eta EKPk Lekeitioko kirol portuan amarralekuak erabiltzeko emakida berriak esleitzeko deialdia ebaztu arte.

 

Halaber, adierazten dizuegu amarraleku alternatibo bat eskatzeko epea 2021eko azaroaren 29tik, 2021eko abenduaren 10era (hau barne) bitartekoa dela.

 

Eskabide hori idatziz egingo da erantsitako formularioa bidaliz, posta elektronikoz lekeitio1@ekpsa.eus eta escumar@euskadi.eus helbidetara (eskaera, sarrera-erregistroarekin batera erantsiz erantzungo da), Lekeitioko portuko Portu Zuzendaritzaren bulegoan bertan entregatuz (Txatxo Kaia, 34 - 48280) edo posta ziurtatuaz posta-helbide horretara bidaliz (hartu-agiria sarrera-erregistro gisa erabiliko da).

 

Eskabide guztiek sarrera-erregistroa izan beharko dute. 2021eko abenduaren 10a bitartean (hau barne) erregistratu ez diren eskaerak ez dira kontutan hartuko eta portua utzi beharko dute. Abenduaren 13tik aurrera, eskatzaileekin harremanetan jarriko gara, eskabideak jasotako ordenean.

 

Aipatutako plaza alternatiboak erabili gabe ontzia portutik atera nahi duten erabiltzaileok, mesedez, ahalik eta lasterren jakinaraz iezaguzue, lehen aipatutako edozein bide erabiliz.