Itzuli berrien zerrendara
2015-06-03 Bermeoko portua

Bermeo: Euskadiko Kirol Portuak, EKP-k, iragaitzako ontzientzat harrerako pantalan bat jarri du.

  • Portu Zaharreko kanpokaldean dagoen “farol berdea” deituriko dikean.

Amarraleku hauek 10-14 metro bitarteko 8 ontzi jaso ahalko dute eta Bermeok iragaitzako ontziak jasotzeko lekua izatea ahalbidetuko dute.

Pantalan hau ipintzean Bermeok duen nautika turismoaren potentzial haundia bultzatu nahi da; hala nola Matxitxako lurmuturra igaro behar duten ontziei atseden eta babes leku bat eskaini.

Pantalan hau urrian kendu egingo da eta udaldi hasieran berriro ipiniko da;  gune horrek denboraleekin duen agitazioak ez bai du neguan amarratzeko bermerik eskaintzen eta instalazioa oso kaltetua suertatuko litzatekeelako.